XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARBAZEGI(Pablo Intxaustik esanetik).
Jose Julian Intxausti Gomeztegi Igarlearen anai zarrena zan.
1840-Zezellaren 15'an Arbazegira ezkondu zan Franziska Ibaibarriaga Zarragoikoetxeagaz, jaiotzez Ziurtzakoa, ta eleizaz Gerrikaitzekoa zanagaz.
Abade ezkongilea Juan Jose Soloaga izan eben.
Euren etxea
Euren seme nagusia Jose Maria Intxausti Ibaibarriaga, 26 urtegaz 1867'Irallaren 7'an San Bixente eleizan ezkondu zan Juana Maria Martitegi Gandarias 21 urteko neskatilleagaz.
Bere gurasoak Antonio Martitegi ta Albiz-Mendatako Maria Antonia Gandarias ziran (
Beronen egunetan ipiñi eben bertan etxean
Jose Mari ta Juana Mariren seme nagusia, Juan Jose Intxausti Martitegi, Gregoria Aboitiz Agirregaz ezkondu zan, eta beronek bai, nekealdi ta zer-ikusi aundia euki eban gudaldian.
Bere etxea lenago Zergaritza, Ardandegi, Bildegi ta Arategi izan bazan, 1913'tik aurrerantz Batzokia be bazan, ta bertako Maiburu bera Juan Jose zan eta etxe-sarigaitik iru illa betean 1,30 pta. bakarrik artzen ebazan.
Bakean eta nasai bizi zan Juan Jose Intxausti Arbazegin, bere erri maitagarrian, berton eta inguruetan ospe onekoa ta zintzoa beti agertzen zala.
Diru-etxe ta gizarte maillan, batez be txiro ta maiztarren artean, maitagarriago agertzen zan, beti euren alde egiten ebalako.
Onei euren tresnak etxetik atara-erazota ibilten ziran euren ugazabak gudaldiko aro baten.